BERRIOLA BILBOKO 23BIEMH AZOKAN

BERRIOLA-K BILBOKO MAKINA ERREMINTA AZOKAN (23BIEMH) IZAN ZUEN PRESENTZIA ARRAKASTAZ BURUTU ZEN

Berriolak Bilboko 23. Makina Erreminta Biurtekoan parte hartu zuen aurreko ekainean. BEC-en instalazio berrien estreinaldiarekin bat eginez, produkutuaren ikuspegitik zein Omron Zerbitzu Elkartearen barruan ematen ari den lankidetzaren ikuspegitik, hainbat berrikuntza aurkeztu zituen Berriolak.
Aipatzekoak dira motor linealak dituzten bi “demoak”; bata Omron Espainiak egokiera horretarako emandako maleta batean instalatua eta bestea Barriolak prestaturiko maketa batean osorik instalatua (mekanika barne) eta MP2300 ardatz anitzeko Motion Controller batek kontrolatua.
Gainera abiadura handiko makina erremintaren bururako motor bat aurkeztu zen (15.000-20.000 b/min) olio bitartez hoztua eta mozketa erremintaren hozgarria pasatzeko ardatza zulatua.
Pare altuko Direct Drive motor bat ere aurkeztu zen, erreduktorea salbuetsi daitekeenez, hainbat makina eta aplikazioren egitura erraztea ahalbidetzen duena.
Berriolak Azokan izan zuen presentziari buruzko iritzia oso positiboa da, izan ere, aldez aurretik finkatutako helburuak bete ziren, nahiz eta merkatuaren egoera orokorrak eta Makina Erremintaren sektorearenak bereziki kontrakoa iragartzen zuten.

01/07/2004