Berriola S. Coop. 1985. urtean eratu zen, EKAIN eta GAZTELU enpresak bat egitearen ondorioz. Lehenak korronte zuzeneko motor elektrikoak fabrikatzen zituen eta GAZTELUk automatizazio industriala eta instalazio elektrikoak egiten zituen.

1988az geroztik BERRIOLAK honako produktu hauek promozionatu ditu: Brushless serboeragingailuak, inverter-ak, M-H buruentzako eragingailuak, eta Yaskawa Electric-en Motion Controller-ak. Honela garatzen joan gara automatizazio elektrikoan erreferente izan arte, produktua ezagutu egiten baitugu, eta esperientzia hartu dugulako aktibitate industrialeko sektore ezberdinetan garatutako hainbat aplikazioetan.

BERRIOLA Mondragón Taldeko kide da, eta , eta Automatizazio eta Kontrol Taldean sartuta dago, Korporazio horretako Industria Dibisioaren barnean.

Mondragon Corporation